Financing Long Live

EKOnomikoki bideragarria • EKOlogikoki zentzuzkoa • Sozialki arduratsua

  • Fabrikazioa eta akaberen kalitateaOpen or Close

    Moduluak fabrikan egiten dira; hala, eraikuntza fase bakoitzean, kalitatearen kontrola eta segurtasuna erabatekoa da.

    Modulu-sistemak ahalbidetu egiten du % 100ean ekipatutako modulua eskaintzea, akabera ezin hobeak dituena. Gainera, material guztiak kalitate gorenekoak dira.

    Euronit estaldurak
    Actis isolatzaileak
    Fagor etxetresna elektriko eta altzariak
    bticino mekanismoak
    FINfloor lurzoru ijeztuak
    Titan pintura naturalak

    Horiek nahi den lekuan instalatzea eragiketa erraza eta azkarra da.




  • Mantentzea eta iraunkortasunaOpen or Close

    Gure kanpoaldeak estaltzen dituen materiala zementu indartuzko panel bat da, hauskaitza eta arina, inolako mantentze lanik behar ez duena, eta 50 urteko bizi itxaropena duena.

    Korrosioaren kontrako altzairuzko egitura, isolamendu indartua eta hidrofugoa duen teilatua eta zubi termikoaren haustura duten aluminiozko leihoez hornitua, iraunkortasun handiko etxea eskaintzen digu.





  • Egitura handigarria eta higikorraOpen or Close

    Plural Container-en eraikuntza sistemari esker, instalatzea, berritzea edo handitzea lan azkarra eta errazta da. Horregatik, bezeroak bere beharren arabera eraiki dezake bere proiektutik aldiko zein zati eraiki nahi duen.

    Egitura eramangarzriak dira, era finkoan edo aldi baterako instalatu daitezkeenak.













  • EkologiaOpen or Close

    Plural Container-en ingurumenean ahalik eta inpaktu txikiena eragiteko moduan eraikitzen du, garapen jasangarria ahalbidetuz, eta, horrela, kokatzen deneko ingurunean armonia lortzen ahalegintzen da. Erabiliko direnak:

    • Material birziklatuak, birziklagarriak edo ingurumenarekiko errespetuzkoak.
    • Azken belaunaldiko islatzaile askoko isolagarri ultrafinak, hotz-bero eta soinuzko eragingarritasun handikoak; horien bidez, energia   asko aurrezten dugu eta konfort eta ongizate sentsazio handia sortzen dugu.
    • Kontsumo txikiko argiteria eta etxetresna elektrikoak.
    • Beira bikoitzak, zubi termikoaren haustura dutenak.
    • Pintura naturalak.
    • Landare-estaldura.
    • Kokatzen deneko lursailean soinuzko, ikusizko eta hondakinezko inpakturik gabekoa.



    "Lurra ez da gure gurasoen herentzia, gure seme-alaben mailegua baizik"

  • Dokumentazio teknikoaOpen or Close

    Plural Container-ek oinarrizko proiektu bat ematen du: egungo gizarteak eskatzen duen ongizate eta erosotasun berme gisa, funtzionaltasun, segurtasun eta bizigarritasunezko oinarrizko betekizunak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentu teknikoa.
    Proiektu honek etxebizitza modulua –era guztietakoa- kokatzeko beharrezko diren aginduzko lizentziak edo legezko baimenak eskatzea ahalbidetuko du.

    Gure proiektuek egungo eraikuntza arau guztiak gainditzen ditu.

  • Bermea eta neurrirako konponbideakOpen or Close

    Plural Container-ek, bere lehentasunen artean, bikaintasuna lortzea du, bai bere produktuen kalitateari eta iraunkortasunari dagokionez, baita erosketa ostean Bezeroari eskainitako zerbitzuan ere.

    Bikaintasunean sartzen da bertako teknikariek gai hauetarako duten prestutasuna ere:
    • Saldutako ekipoen muntaia prozesuan sor daitekeen edozein arazo konpontzea
    • Bezeroaren eskaerei, ekarpenei eta iradokizunei erantzutea, produktua hobetze alderakoak direnean
    • Bezeroen erreklamazio teknikoak kudeatzea
    • Beste edozein eskakizunen aurrean erabateko erantzuna eskaintzea